XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZORTZIGARREN EGUNA.

Gurutze Santubaren....

Jesukristo nere Jauna....

Eguneroko Eskariya.

Jaungoikoaren Ama... (265-en orrialdiyan).

Zortzigarren egunerako Eskariya.

¡Egizko Jainkotasunaren iturri, nere Jaun-Jangoiko! Zugandik egi ta jakinde goi-ugariyak artu ta beste Aingerubai adirazteko, Aingeru argiyak (1) Aingeru mota bat egin zituzun.

Aingeru jakintsu aben irabaziyak, eta zerutikako jakintasun argi-ugariya gure Eroslari berberaren, eta Aingeru oyen Erregiñaren, iturriyan edan zituban Jose Aitorr Doit-Doitsurenak ere, gaur eskeintzen dizkitzut.

¡Jauna! Egizko jakintasuna, au da, Zerurako bidea ikasi; orren asipena, au da, Zuganako bildurr osasungarriya iritxi; ori bera besteai irabazteko era, nere esan-egiñaz emango diyedan bide ona galdu ez dezaten: orixe oyen bitartekotasunaz iritxi nai nukeana da, ta Bederatziurren onetan eskatzen dedana, nere onerako izan bear badu. Alaxen.

Bederatziurren onetan iritxi nai dana... (ta gaiñerakoa 267-en orrialdiyan).